Gaur amaitzen den aste honetan, Urretxuko udaletxean, asteartean, udalbatza ospatu genuen. Bertan, batzordeen eraketa, zinegotzi eta liberatuen soldata eta asignazioak, eta udal ordezkaritzak (ia denak) izendatu genituen.
Post honetan EAJ-PNVri dagozkigun diru ordainketei buruzkoak argituko ditut.
EAJ-PNV taldean, 4 zinegotzi gara oraingo legealdian. Eta gure oposizio lana egiteko, honako diru hau dagokigu:
.- Udal talde izateagatik dagokiguna: 255 euro + 85 euro zinegotzi bakoitzagatik. Danera, 595 euro hilean.
.- Zinegotzi bakoitzari dagokiguna: 180 x 4 zinegotzi= 720 €. (hauek beti asistentziaren araberakoak dira, urteko media bat egina).
Denera 4 zinegotziengatik, EAJ-PNVk jasoko duena hilero = 1.315 euro.
Bueno, azkeneko legealdietan eman den diru sari berdina da hau, eta Eudelek markatzen dituen ordainsarietik oso urrun. Gutxi, asko, gutxiegi, gehiegi edo zuzena dan edo ez, zuei dagokizue esatea.
Baina agian, iritzi bat eman baino lehenago, zinegotziok egiten degun lana eta herrigintzari eskeintzen diogun dedikazioa ezagutzea beharrezkoa da ere.
Ea blog honekin hau argi erakusten lortzen degun.